XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beltzaren zazpigarren alaba.

Txertoa argitaldariak hasi du euskarazko liburuak argitaratzen Larrun bildumaren barruan; lehenago argitaratu bazuen ere Bernard D'Etchepareren Lingue vasconun primitiae argitaletxearen lehenetako ekintza bezala.

Hau har dezakegu beroien euskarazko lehen liburua bezala.

Liburu honetan Beltzak bere haurtzaroko hainbat historio kontatzen dizkigu.

Liburuak berak azalan letra txikitan dioenez bertan ipuin eta historio arabarrak dakar.

Horien artean Harrespilen loria, Arroka, Mendotzako amodiozko tragedia, Argi horaila, Juan Díaz de Garayoaren egiazko historia, Gogoetan, Urbina S.A., Kurri ezak!, Gebara txango bat, Ankerra da bizia, aurki dezakegu liburu honen muinetan.

Historia elertua.

Emilio López Adanek, Beltzak denbora mordoxka izandako historioak azaltzen ditu prosa erraz eta samur batez.

Ez da inolaz ere bakarrik euskara batura mugatzen saiakera guzti honen zehar.

Berdin darabil batua zein arabarra edo noizean behin ere bizkaierako hitzeren bat.

Horrelako hitzak darabil argitaldariak liburuan izena argitzeko: Euskaraz mintzatzen den Euskalerrian Arabar dugu, menturaz, zazpigarrena: azkena eta ahulena.

Geroago darraio gogoratzen liburu honen egilea arabarra da, Gasteizen sortua, eta han eman zituen haurtzaro eta gaztaro osoak.

Orain, urrundik, oinarri historikoa duten ipuin eta ele-laburren bidez, bere probintziari buruz sendimenduz beteriko ikuspegi pertsonal bat ematen digu.

Erdi Aroan, Gerla Zibilan edo gure egunetan jazotzen diren gertakariak euskaraz ditu idatzi, Araba ere Euskalerria dela gure hizkuntzaren bidez frogatzen duelarik.

Erdi elertia, erdi historia den saiakera liburu labur eta sakon honetan pasarte guztiz literarioak aurki dezake irakurleak.

Horrela batzu aipatzear, lehen bizi dakartsuek pasarte labur bat non darakurgu Hesien azkeneko atean gelditu zen gizon gaztearen begiak hertsi ziren, eguzki erasoaren azpian beginika.

Ilunbetik zetorren.

Gau osoa emana zuen akle zaharretako tabernetan, kantatzen: ugazabaren baimena eskatuz gero, zuzi baten azpian zutunik, Katalunian eta Akitanian ikasitako amodiozko hixtorien aria desilbaintzen zuen, luzez eta goxoki, sosaz beteriko merkatari atzerritarren bihotza hunkitu arte.

Beren poltsak askatzen zirenean, Frantzia aldeko hizkuntzetan eskertzen zizkien, prestuki, luma luze koloretsu batek hornitzen zuen txapelan erortzen ziren txanponak, nahiz ilunak nahiz leunak.

Pasarte honetan darakurgu batetik gizon gazteak nola eskertzen duen txanponak Frantzia aldeko hizkuntzatan eskertzen zizkien, merçi, edo beste era batez eskertzen zuela esan baino.

Bestetik darabila beren poltsak askatzen zirenean eskertzen zuela.

Ez du esaten poltsak zabaldu, askatu baino; honek zentzu historiko apur bat dakarkio saiakera.

Bainan ez daiteke hor buka pasartearen irakurketa.

Gehiago dago.

Zein txanponak eskertzen duen ere ba dager: luma koloretsu txapelan erortzen ziren txanponak, nahiz ilunak nahiz leunak.

Lehen da bizi digu txanponak luma koloretsu txapelan erortzen direla, non sartzen diren adierazle bezala.

Gero esaten digu, berdin eskertzen dituela txanponak ilunak nahiz leunak, metalezkoak beti txanponez deitu izan ditugunak berak txanpon ilunez deitzen dituenak, eta dirupapera berak txanpon leuna izendatu duena.

Ipuin berdin honetan beste pasarte literario bitxi bat darakurgu.

Darraio gizon gaztearen abenturak kontatzen.

Digu zelan Mendotzako jaunaren emazteaz maite mindu zitzaigun gure gizon gaztea, eta halako batetan haien jauregira deitu zuten, eta han txisteak kondatzen, farrak egiten eta abesten ibili zen.

Baina bitxiena da, nola deskribatzen duen gure gizona jauregiko gela batera sartzen ari denean.

Gelan, zalu, gazte irripartsu sartu zen.

Txapela eskuan zuela, gurtze xarmegarri batez makurtu zen, lumak solairua laztantzen zuelarik.

Jaunari baimena eskatuz gero, eta zer baimen hotsa lortu zuen!, holan hitz egin zien:... Gelan sartu zen gazteak, txapela eskuan zuela makurtu zen lumak solairua laztantzen zuelarik.